Páginas

miércoles, 14 de agosto de 2019

Momentu bat… hemen akats ortografiko bat dago!... Ez, ez dago. Ikasturte honetan zehar esamolde zoragarri honekin jolastu nahi dugu: “niri, zuri… entzutea”. Baina… benetan… zer esan nahi du honek? Gainera esamolde hau beti objektu bati lotuta erabiltzen dugu (zuzena edo zeharkakoa?) Ehhhh… honek badu bere tranpa, kontuz!!! Hemen objekturik garrantzitsuena hauxe da: ZU ZEU.

Esamoldea esaten duen pertsonaren arabera edo bere asmoaren arabera, “zu zeu” esanahi desberdinak izan ditzake eta hauek hilabete hauetan zehar deskubritzen joango gara bere ñabardura guztiekin “entzun” aditzera hurbiltzeko. Bai eskolan bai kalean bai etxeetan ohituta gaude “erne”, “niri begira”, “belarriak ireki”, “arreta jarri”, “adi egon”… esamoldeak erabiltzen. Hori al da benetan entzutea? Proposatzen dizuegu honen inguruan joku bat: ARTEAZ ENTZUN, hau da,  pertsona bere osotasunean ikustea eta entzutea.

Hainbeste errepikatzeaz, aditzak bere indarra galdu du, Ez al zaizu iruditzen? Eman diezaiogun atsegina, sormenezkoa eta konpartitua den tartetxo bat ENTZUN ADITZA BER-DESKUBRITZEKO.

Eman dezagun zirrarak, ikasturte honetan guztian, entzute bakoitzaren atzean, keinu bakoitzaren, hitz bakoitzeko pertsona bakoitzaren aldarteak, ideiak, sinesteak, aurkitzen ditugun zehar aurkitzeko abagunea... Entzuteak akzio sinplea izateari uzten dio eta hitzak sentimenduak eta konpartitutako emozioak guztion onerako den balore bihurtzen da. Sakon dezagun eskaintzen zaigun  entzuteko arte hau. Ikusi gabe entzun daitekeela uler dezagun, entzun gabe entzun daitekeela, isiltasunaren bidez entzun daitekeela... Entzuteko modu zintzoa eta lasaia... Badaukagu entzuteko asko, ikasteko asko, konpartitzeko asko... Beraz, jar ezazu zure arreta guztia!

  ENTZUTEA ARTEA DELA ETA IKAS DAITEKEELA IKUSIKO DUGU. EL PILAR IKASTETXEAN ENTZUTEAREN ARTISTAK BIHURTUKO GARA. ANIMATZEN AL ZARETE? EKIN LANARI!

LESTONNAC Taldeak 2019-2020

Eta hementxe LESTONNAC taldeak! ¡Y aquí los grupos LESTONNAC! Este curso ha sido "especial" para todos. MILA ESKER parte ha...