Páginas

viernes, 31 de enero de 2020

BAKEaren EGUNA

Irungo Kristau Eskoletako Ikastexeak BAT eginik BAKEAren eguna ospatu genuen San Juan Plazan. Giro ederrean aritu ginen.

MILA ESKER hurbildu zineten guztioi.


domingo, 19 de enero de 2020

BIDEOA: eta zuk... zer diozu BAKEari buruz?


Bideo honetan 3 eta 8 urte bitarteko haurrak ikusiko ditugu. Gaia libre eta lasaia izan zen; haurrak grabazio estudio batera sartu ziren gurasorik gabe eta zer jazoko zela jakin gabe.
Lehen irudietan, haurrak zain daude, eta espero zenaren zain daude. Horra hor konfiantza, sortzaile handi horien garbitasun lotsatia eta zintzoa. Begirada inuzente hori ez dugu guretzako bakarrik utziko, horregatik hauxe da gure galdera:

ETA ZUK... ZER DIOZU BAKEARI BURUZ?
                     ZER DA BAKEA?
                     ZE KOLORE DU BAKEAK?

martes, 14 de enero de 2020

NORK AGINDU DU? kanta eta letra

San Juan Plazan, urtarrilaren 29an, KRISTAU ESKOLAko guztiok bilduko gara BAKEaren ALDEko ospakizuna egiteko. Bertan KANTA hau egingo dugu.


Askatuko balira zazpi koloreak
Zoriontsuagoak ginateke denak
Ile gorri, azal beltz, begi berde, urdin
Dena eta ezer-ez litzateke berdin
Nork agindu du mundu kolore bakarra
Egunero irten ahal bada ostadarra
Nork agindu du mundu kolore bakarra
Egunero irten ahal bada ostadarra

Askatuko balira zazpi koloreak
Zoriontsuagoak ginateke denak
Ile gorri, azal beltz, begi berde, urdin
Dena eta ezer ez litzateke berdin
Nork agindu du mundu kolore bakarra
Egunero irten ahal bada ostadarra
Nork agindu du mundu kolore bakarra
Egunero irten ahal bada ostadarra

Ez bagenu onenak sentitu beharrik
Ez legoke traketsik, narratsik, zatarrik
Izango ez bagenu gugan handi nahirik
Ez legoke txirorik, ahulik, txikirik
Nork agindu du mundu kolore bakarra

domingo, 12 de enero de 2020

BAKEA GUREGIN BEDI kanta





ZU, NI, HORI ETA HAU
DANOK GARA LAGUN.
BAKEZ BIZI GAITEZEN
ELKAR ZAINDU DAIGUN.
BAKEA GAUR TA BAKEA BIHAR
BAKEA DAIGULA BETI
BAKEA HEMEN DA
BAKEA HOR

BAKEA GUREGAN BEDI.

BETOR BAKEA kanta




Ez kendu, gero, ume bati ogirik,
ezta ezpainetatik irribarrerik!
Herriak ez daitezela borrokan ibil!
Ez itzali, gero, maitasun begiradarik!

Elkarrekin inoiz ez ezaxolarik!
Ez gorde, gero, senideari gorrotorik!
Esperantzarako beranduegi ez baita,
ez gogortu, gero bihotzik!

ETOR BEDI BAKEA
HERRIETARA, BIHOTZETARA.
ETOR BEDI BAKEA
PERTSONENGANA, LAGUNENGANA!
MAITASUNAK ALDA DEZALA
MUNDUA.

Denok poz-pozik, eskutik oratuta,
maitasuna lege bakarra da eta.
Aberatsek, gutxien daukatenek,
ez daitezela esplota!

Ez kendu, gero, gauari musikarik!
Sortutakoari, egunsentiari... distira!
Haizearen laztanak sentituko ditugu!
Betor bakea gure herrira!

ETOR BEDI BAKEA...

lunes, 6 de enero de 2020

GOGOETA: BAKEA ENTZUN dezagun!


   Urte berri on guztioi eta ongietorriak izan zaitezte berriro eskolara! Zer moduz Gobonetako oporrak? Atsedena hartu al duzu? Zerbait berezia egiterik izan al duzu? Eskolako lagunekin bat eginten dugun honetan Gabonetan poztu zaituen zerbait elkarbana dezakezu, ez al duzu uste? Zerk ekarri zaituen poza jai hauetan? (lagunen artean hitz egin dezakegu eta hartara konpartitu dezakegu une batez Gabonetan jazotakoa).

   Konpartitu eta gero, ondorengo bideoa duzu, ea zerk ekartzen dizun burura:



  Asmatu al duzu zertaz ari garen? Zuetako batzuek oso memoria ona duzue eta berehala konturatu zarete urtarrilaren 30ean BAKEAren eguna ospatuko dugula. Baina… Ba al dakizue zergatik? Nondik dator ospakizun hau? Ba… egun berezi hau, duela 60 urte inguru sortu zen munduko eskola guztiek bakearen alde egin zezaten. Egun hori aukeratu zen Mahatma Gandhiren heriotzaren urteurrena delako. Gandhik bere herrialdearen independentzia lortu zuelako modu baketsu batez.

   Zer esan nahi dugu ospakizun honekin? Ba… Guk ere eredu hori jarraitu nahi dugula, arazoak ditugunean biolentziarik gabe eta garrasirik egin gabe konpontzea gustatuko litzaigukeela. Beraz, hemendik aurrera Gandhiren antzera saia gaitezen arazoak modu baketsuz konpontzen, haserrea eta mina baztertuz.


Beraz, hilabete honetan BAKEA ENTZUN dezagun!

LESTONNAC Taldeak 2019-2020

Eta hementxe LESTONNAC taldeak! ¡Y aquí los grupos LESTONNAC! Este curso ha sido "especial" para todos. MILA ESKER parte ha...