Páginas

sábado, 14 de marzo de 2020

EMAKUMEAren MUSEOA HHn


HHn Emakumearen Nazioarteko eguna ospatzeko EMAKUMEAREN MUSEOA prestatu dugu gurasoentzat. Ikasle bakoitzak bere bizitzan garrantzia duen emakume baten irudia eta lerro batzuk ekarri ditu etxetik. Honetaz gain, kurtso bakoitzean pertsonai bat landu dute, besteak beste, Elisabhet Blackwell (medikuntzan aritu zen lehen emakume estatubatuarra), Nicole Stott (NASAko astronauta), Frida Kahlo (pintore mexikarra)… Oso esperientzia polita izan dugu.


viernes, 13 de marzo de 2020

DBHko 2. mailan egindako LIPDUB

Otsaileko "goizeko gogoetan" MESEDEZ eskatu eta ESKERRAK eman lelopean aritu ginen. DBHko 2. mailetan leloa lantzeko ondoren dugun LIPDUBa prestatu dute. MILA ESKER hain fin aritzeagatik!


domingo, 8 de marzo de 2020

BIDEOA: Ametsen bretxaldea / La brecha de los sueños / The dream gap

   1903. urtetik, 17 emakumek bakarrik jaso zuten Nobel Saria fisika, kimika eta medikuntzan. Gaur egun, nesken %4,7k bakarrik ingeniaritzan edo konputazioan karrera egingo dute. Beren gaitasunak mugatzen dituzten estereotipoak daude honen atzean. Hau dela eta, garrantzitsua da estereotipo hauek gainditzea.

Abestia: KONPLIZE DITUT ETA...

Aste honetan etapa desberdinetan EMAKUMEAren NAZIOARTEKO EGUNA ospatuko dugu ekintza desberdinak egiten. Segidan aste honetan lagun izango dugun kanta daukagu:



Emakume zuzenak,
Okerrak, kirtenak,
Moja txintxoak eta
Zerrama irtenak,
Itsusiak, politak,
Atletak, herrenak:
Konplize ditut eta
Maite ditut denak.

Langileak, alferrak,
Lanik ez dutenak,
Tuntunak, mediokreak,
Klaseko lehenak,
Ale desegokiak,
Andre txit gorenak:
Konplize...

Ama onak ta txarrak,
Ama ez direnak,
Lurrera jausi arte
Mozkortzen onenak
Ta umeen merienda
Usaina dutenak:
Konplize...

Lotsatiak, ausartak
Argalak, gizenak,
Iletsuak, soil-soilak,
Marimutilenak,
Katemeak, gorilak
Panterak, zezenak:
Konplize...

Lehen munduko emeak,
Kapitalistenak,
Lur usaia daukaten
Andre indigenak,
Zuri, gorri, horiak,
Beltzetan beltzenak:
Konplize...

Markesaren alabak,
Neskame gizenak,
Printzesak ta sorginak,
Ogroak, sirenak,
Maritxuak, Bartolo
Itxura dutenak:
Konplize...

domingo, 1 de marzo de 2020

GOGOETA: Edozein pertsonari ARRETAZ entzuiozu!


 Zer da berdintasuna? Guztiak al gara berdinak? A ze galdera zailak bi hauek. Alde batetik desberdinak gara, pertsona bakoitza izaera desberdina duelako eta gustu desberdinak ditugulako. Baina esan beharra dago, azken batean guztiok pertsonak garela eta eskubide berdinak ditugula.

 Gaur egun oraindik desberdintasun handiak daude eskubideei dagokionez. Adibidez, ez da berdina Irunen bizi den mutil bat edo Haitin bizi den beste mutiko bat. Zoritxarrez, XXI. Mendean, ez dituzte eskubide berdinak. Eta zuen ustez, legezkoa al da eskubideak jaio garen tokiaren araberakoak izatea? Horregatik, hilabete honetan zehar berdintasunaren alde egin nahi dugu lelo honekin: Edozein pertsonari ARRETAZ entzuiozu!

 Pertsonak ARRETAZ begira ditzagun, bada. Datorren martxoaren 8an Emakumearen eguna ospatzen da eta egun hau zergatik ospatzen dugun galdetuko duzue. Ba erantzuna erraza da, emakumeak oraindik eskubide berdinak ez ditugulako/dituzuelako toki guztietan. Aurrera pausu handiak eman dira historiako azkeneko urteetan zehar, baina leku askotan oraindik eskubide asko falta zaizkie. Begiratu zuen ingurura; desberdintzen zaituen zerbait ikusten al duzue? Konturatuko zineten, fisikoa dela aldatzen den bakarra. Guretzako (irakasleentzako) guztiak zarete ikasleak; ez du inporta neska edo mutila izatea.


 Oraindik askotan entzuten dugu neskak eta mutilak desberdinak garela. Adibidez: panpinak eta arrosa kolorea nesken kontua dela; urdina eta futbola mutilen gauzak direla; neskak negartiak direla edo mutilak ausartak. Guk ez dugu uste hori egia denik. Pertsona bakoitza desberdina da eta hori den bezalakoa onartu behar dugu. Beraz, hilabete honetan zehar gustatuko litzaiguke desberdintasun horiek baztertzea eta denak elkarrekin egotea. Ez du inporta neska edo mutila izatea, azkarra edo motela, dibertigarria ala aspergarria, pobrea ala aberatsa…

 Edozein pertsonari ARRETAZ entzuiozu!

LESTONNAC Taldeak 2019-2020

Eta hementxe LESTONNAC taldeak! ¡Y aquí los grupos LESTONNAC! Este curso ha sido "especial" para todos. MILA ESKER parte ha...