Páginas

sábado, 26 de octubre de 2019

Dinamika: Eskuaren silueta


Gure neska-mutilei esango diegu bere esku baten silueta egiteko orri batean, errotulagailuz edo margoz. Ondoren, bakarka, galderak egingo dizkiegu. Haiek idatziz erantzun behar dituzte, bat hatzamar bakoitzeko (orrian ez dute izenik jarri behar). Galderaz galdera joango gara, hatz txikitik hasita:

- Zein da zure janari gustukoena?
- Idatzi zure izaera definitzen duten bi ezaugarri ON.
- Animalia bat izango bazina, zein animalia izango zinateke?
- Zein da asteko zure egunik onena? Zergatik?
- Zure bizitzan, zer da hobekien egiten duzun gauza bat?


Behin bukatutakoan, izenik gabeko orriak jaso eta boluntario bat eskatu. Boluntarioak gelakideen aurrean izenik gabeko orri bat hartu eta ozenki irakurriko du. Gelakideen artean saiatu behar dira noren eskua den asmatzea.

sábado, 19 de octubre de 2019

Bideoa: Ricky Rubio, saskibaloiko jokalaria



Gogoetarako galderak:

1.- Zer esaten du “talento”ari eta lanari buruz? Loturik al daude?
2.- Zer esaten du ilusioari buruz?
3.- Zergatik da inportantea errepikatzea (entrenatzea)?
4.- Ricky-k esaten du gauzak beltzak jartzen direnean edo ondo ateratzen ez direnean, garrantzitsuena dela lana egiten jarraitzea. Ados al zaude? Zergatik?

sábado, 12 de octubre de 2019

Ipuina: PRINTZESA eta MAGOA


 Bazen behin jauregia polit batean bizi zen printzesa. Printzesak ez zuen jauregitik atera nahi, gainera ez zuen inor ikusi nahi. Printzesak zioen erreinuko biztanleria oso desatsegina zela. Baina egia esan behar badugu, inork ez zuen printzesa ikusi nahi, printzesa oso zakarra zelako.

 Printzesari ezkontzeko garaia iritsi zitzaionean errege-erreginak printze bat bilatzeari ekin zioten. Baina, printzesaren fama ezagututa, inork ez zuen berarekin ezkondu nahi. Horregatik errege-erreginak noble guztiei baimena eman zioten bere alaba ezagut zezaten. Saiakera hau egin arren, inork ez zuen berarekin ezkondu nahi.

 Egun batean erreinura mago itsusi bat iritsi zen eta errege-erreginaren aurrean zegolearik, agindu zien printzesa zoriontsu egingo zuela, zakarkeria baztertuz.

- Nik badakit zer behar duen printzesak- esan zuen magoak.

- Printzesak hain zakarra eta desatsegina ez izaten lortzen baldin baduzu nahi duzuna emango dizut- esan zuen erregeak.

Magoa printzesaren etxera joan zen. Printzesak atea ireki zuenean, salto handi bat eman zuen atzerantz izututa.

-Ez dakit nor zaren, baina zoaz hemendik itsusi halakoa!- esan zuen printzesak.

-Sentitzen dut, baina ez naiz joango. Zuretzat pakete bat daukat eta hori hartu arte ez naiz joango- Esan zuen magoak.

-Zer duzu, ba…, opari bat niretzat?- galdetu zuen printzesak

- Bai, zure arazoak konpontzeko zerbait ekarri dut- esan zuen magoak.

- Ezkontzarengatik baldin bada, ahaztu! Ez dut inongo interesik. Kokoteraino nago! Ez zait gustatzen guztiek esatea zer egin behar dudan- esan zuen printzesak.

- Galdera bat daukat zuretzat: Zer da zuri interesatzen zaizuna?- galdetu zuen magoak.

 Bat-batean, printzesa norbait bere interesak eta nahiak entzun nahi zituela konturatu zen; eta modu atseginez hizketan hasi ziren.

-Benetan lortu nahi badituzu kontatu dizkidazun gauzak, itxi begiak eta konjuru bat botako dizut. Eta gogoratu, bakarrik ahal dituzu begiak ireki eragina nabaritzen baduzu- esan zion magoak.

 Orduan, magoak besarkada bat eman zion printzesari. Baina, ez besarkada txikitxo bat, baizik eta besarkada handi eta goxo bat. Printzesa ez zegoenez ohituta besarkadak jasotzera, lehendabiziko momentuan geldi geldi egon zen, baina une bat pasata konturatu gabe berak ere besarkatu zuen magoa.

- Nola sentitzen zara? – galdetu zion magoak besarkatzen zuen bitartean.

- Inoiz bezala sentitzen naiz. Lasai, gustura, pozik…- erantzun zuen printzesak

- Orduan sendatu zara! Gogoratu, triste edo haserre sentitzen zaren bakoitzean besarkada bat bilatu. Ez itxoin norbait zuri ematea. Zuk al dituzu eskaini. Horrela zure buruarekin ondo sentituko zara eta besteak ere zoriontsu egingo dituzu.

GOGOETARAKO GALDERAK:

1.- Nolakoa da ipuinaren hasieran printzesa? Zergatik ez du inork berarekin ezkondu?
2.- Nolakoa da magoa? Testuak esaten du itsusia dela. Baina, zein beste gaitasun ditu gure magoak? Zertan da ona gure magoa?
3.- Azkenean magoak lortzen du printzesa aldatzea? Nola lortzen du magoak hori? Zer galdera egiten dio magoak printzesari?
4.- Zure barruko gauzak (anekdotak, ametsak…) kontatzen dituzunean eta lagunekin edo familiarekin konpartitzen dituzunean, ondo sentitzen al zara? Entzuten dizutela sentitzen al duzu?
5.- Zergatik garrantzitsua da “entzutea”?

sábado, 5 de octubre de 2019

Gogoeta: gure TREBETASUNAK entzuten.


Hilabete honetarako proposatzen dizuegu TREBETASUNEI buruzko gogoeta egitea eta lelo honekin egingo dugu: GURE TREBETASUNAK ENTZUNGO DITUGU!

Denok daukagu trebetasun berezia zerbaitetarako: marrazteko, kirola egiteko, ikasteko, lagunak egiteko, txisteak kontatzeko… Zer da zuri hobekien ematen zaizuna? Denok gauza positiboak eta onak ditugu, noizbait pentsatu duzu zeintzuk diren zureak?

Atera barruan duzun onena familian, eskolan, lagun-koadrilarekin, kirola taldearekin… Barruan dugun ona ateratzeko autoestimua zaindu behar dugu, hau da, gure burua eta gurekin harremanetan daudenen burua zaindu behar ditugu. Zaintzen al duzu zeure burua? Zaintzen al duzu familia? Eta lagunak?

Batzuetan lotsagatik edo beste batzuetan gure lagunak baino gutxiago sentitzen garelako, ez ditugu gure trebetasun guztiak barrutik kanpora ateratzen.

Hala ere isiltzen bagara minutu batzuk, gure barruan dugun guztia entzun dezakegu (egin froga). Beraz, goazen entzutera gure barruan daramagunari eta atera dezagun gure barruan daukagun guztia goztion onerako da eta!!!

Zer gertatuko litzateke besteak onartuko ez bagenitu? Posible izango litzateke elkarrekin bizitzea? Gustura sentituko ginateke?

Norbere burua onartzea inportantea da besteak onartzeko. Hala uste al duzu? Onartzen al duzu zeure burua akatsak eta guzti? Pentsatu zein gauza onak dituzun.

Zertan gustatuko litzaizuke ona izatea? Horretarako prestatu eta entrenatu beharko zenuke, ezta? Nola?.

Barruan dituzun gauza onak ateratzeko, zertan lagun zaitzake eskolak? Zergatik aprobetxatu behar duzu eskolako ikasketa?

LESTONNAC Taldeak 2019-2020

Eta hementxe LESTONNAC taldeak! ¡Y aquí los grupos LESTONNAC! Este curso ha sido "especial" para todos. MILA ESKER parte ha...