Páginas

lunes, 6 de enero de 2020

GOGOETA: BAKEA ENTZUN dezagun!


   Urte berri on guztioi eta ongietorriak izan zaitezte berriro eskolara! Zer moduz Gobonetako oporrak? Atsedena hartu al duzu? Zerbait berezia egiterik izan al duzu? Eskolako lagunekin bat eginten dugun honetan Gabonetan poztu zaituen zerbait elkarbana dezakezu, ez al duzu uste? Zerk ekarri zaituen poza jai hauetan? (lagunen artean hitz egin dezakegu eta hartara konpartitu dezakegu une batez Gabonetan jazotakoa).

   Konpartitu eta gero, ondorengo bideoa duzu, ea zerk ekartzen dizun burura:



  Asmatu al duzu zertaz ari garen? Zuetako batzuek oso memoria ona duzue eta berehala konturatu zarete urtarrilaren 30ean BAKEAren eguna ospatuko dugula. Baina… Ba al dakizue zergatik? Nondik dator ospakizun hau? Ba… egun berezi hau, duela 60 urte inguru sortu zen munduko eskola guztiek bakearen alde egin zezaten. Egun hori aukeratu zen Mahatma Gandhiren heriotzaren urteurrena delako. Gandhik bere herrialdearen independentzia lortu zuelako modu baketsu batez.

   Zer esan nahi dugu ospakizun honekin? Ba… Guk ere eredu hori jarraitu nahi dugula, arazoak ditugunean biolentziarik gabe eta garrasirik egin gabe konpontzea gustatuko litzaigukeela. Beraz, hemendik aurrera Gandhiren antzera saia gaitezen arazoak modu baketsuz konpontzen, haserrea eta mina baztertuz.


Beraz, hilabete honetan BAKEA ENTZUN dezagun!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

LESTONNAC Taldeak 2019-2020

Eta hementxe LESTONNAC taldeak! ¡Y aquí los grupos LESTONNAC! Este curso ha sido "especial" para todos. MILA ESKER parte ha...