Páginas

sábado, 12 de octubre de 2019

Ipuina: PRINTZESA eta MAGOA


 Bazen behin jauregia polit batean bizi zen printzesa. Printzesak ez zuen jauregitik atera nahi, gainera ez zuen inor ikusi nahi. Printzesak zioen erreinuko biztanleria oso desatsegina zela. Baina egia esan behar badugu, inork ez zuen printzesa ikusi nahi, printzesa oso zakarra zelako.

 Printzesari ezkontzeko garaia iritsi zitzaionean errege-erreginak printze bat bilatzeari ekin zioten. Baina, printzesaren fama ezagututa, inork ez zuen berarekin ezkondu nahi. Horregatik errege-erreginak noble guztiei baimena eman zioten bere alaba ezagut zezaten. Saiakera hau egin arren, inork ez zuen berarekin ezkondu nahi.

 Egun batean erreinura mago itsusi bat iritsi zen eta errege-erreginaren aurrean zegolearik, agindu zien printzesa zoriontsu egingo zuela, zakarkeria baztertuz.

- Nik badakit zer behar duen printzesak- esan zuen magoak.

- Printzesak hain zakarra eta desatsegina ez izaten lortzen baldin baduzu nahi duzuna emango dizut- esan zuen erregeak.

Magoa printzesaren etxera joan zen. Printzesak atea ireki zuenean, salto handi bat eman zuen atzerantz izututa.

-Ez dakit nor zaren, baina zoaz hemendik itsusi halakoa!- esan zuen printzesak.

-Sentitzen dut, baina ez naiz joango. Zuretzat pakete bat daukat eta hori hartu arte ez naiz joango- Esan zuen magoak.

-Zer duzu, ba…, opari bat niretzat?- galdetu zuen printzesak

- Bai, zure arazoak konpontzeko zerbait ekarri dut- esan zuen magoak.

- Ezkontzarengatik baldin bada, ahaztu! Ez dut inongo interesik. Kokoteraino nago! Ez zait gustatzen guztiek esatea zer egin behar dudan- esan zuen printzesak.

- Galdera bat daukat zuretzat: Zer da zuri interesatzen zaizuna?- galdetu zuen magoak.

 Bat-batean, printzesa norbait bere interesak eta nahiak entzun nahi zituela konturatu zen; eta modu atseginez hizketan hasi ziren.

-Benetan lortu nahi badituzu kontatu dizkidazun gauzak, itxi begiak eta konjuru bat botako dizut. Eta gogoratu, bakarrik ahal dituzu begiak ireki eragina nabaritzen baduzu- esan zion magoak.

 Orduan, magoak besarkada bat eman zion printzesari. Baina, ez besarkada txikitxo bat, baizik eta besarkada handi eta goxo bat. Printzesa ez zegoenez ohituta besarkadak jasotzera, lehendabiziko momentuan geldi geldi egon zen, baina une bat pasata konturatu gabe berak ere besarkatu zuen magoa.

- Nola sentitzen zara? – galdetu zion magoak besarkatzen zuen bitartean.

- Inoiz bezala sentitzen naiz. Lasai, gustura, pozik…- erantzun zuen printzesak

- Orduan sendatu zara! Gogoratu, triste edo haserre sentitzen zaren bakoitzean besarkada bat bilatu. Ez itxoin norbait zuri ematea. Zuk al dituzu eskaini. Horrela zure buruarekin ondo sentituko zara eta besteak ere zoriontsu egingo dituzu.

GOGOETARAKO GALDERAK:

1.- Nolakoa da ipuinaren hasieran printzesa? Zergatik ez du inork berarekin ezkondu?
2.- Nolakoa da magoa? Testuak esaten du itsusia dela. Baina, zein beste gaitasun ditu gure magoak? Zertan da ona gure magoa?
3.- Azkenean magoak lortzen du printzesa aldatzea? Nola lortzen du magoak hori? Zer galdera egiten dio magoak printzesari?
4.- Zure barruko gauzak (anekdotak, ametsak…) kontatzen dituzunean eta lagunekin edo familiarekin konpartitzen dituzunean, ondo sentitzen al zara? Entzuten dizutela sentitzen al duzu?
5.- Zergatik garrantzitsua da “entzutea”?

No hay comentarios:

Publicar un comentario

LESTONNAC Taldeak 2019-2020

Eta hementxe LESTONNAC taldeak! ¡Y aquí los grupos LESTONNAC! Este curso ha sido "especial" para todos. MILA ESKER parte ha...