Páginas

sábado, 30 de noviembre de 2019

Gogoeta: Zer dira GABONAK?



Entzun dezagun JESUSek GABONEN INGURUAN esaten diguna

Zer dira gabonak? Zer da benetan ospatzen duguna? Konturatuko zineten bezala, azaroan hasi ziren gabonetako iragarkiak telebistetan eta aldizkarietan ere. Bertan opari mordo bat ikusi daitezke, baita elikadura berezia eta goxoa ere. Denak hasten gara pentsatzen aurten Olentzero eta Errege Magoei eskatuko dizkiegun gauzetan; aldizkariak ikusi, eskaparateak eta dendak bisitatu, eskutitzak idatzi, zapatak garbitu ….

Eta uste dugu gabonak prestatzea hauxe dela: “Gauza asko ditugula jada eta gauza gehiago izan behar ditugula”. Gehienetan, Gabonetako oporrak bukatzen direnean eta eskolako lehen egunean biltzen garenean opariez hitz egiten dugu, zer ekarri diguten, zenbat ekarri diguten.

Zuk uste al duzu Jesus elkarrizketa hauek entzutean pozik jarriko dela? Hau da berak erakutsi nahi ziguna? Zuen erantzuna ezezkoa bada, goazen gure bihotzak prestatzera eta benetako gabonak ospatzera. Abendualdi honetan eta lau asteetan zehar alegia, Jesusen jaiotzerako bidea prestatuko dugu.

Berez, presta ditzagun gabonak benetan: familiarekin, lagunekin eta… bihotzez egon gaitezen. Saia gaitezen konpartitzen eta eskuzabalak izaten laguntza behar dutenekin. Zaindu ditzagun gure harremanak gurasoekin, irakasleekin eta gelakideekin. Eskerrak eman ditzagun, jada, gauza asko ditugulako. Eta maite ditugun guztiei gure desiorik handiena eskainiko diegu.

Ondo entzun al dugu gabonak zer diren?

Presta ditzagun, bada, festa hauek ondo!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

LESTONNAC Taldeak 2019-2020

Eta hementxe LESTONNAC taldeak! ¡Y aquí los grupos LESTONNAC! Este curso ha sido "especial" para todos. MILA ESKER parte ha...