Páginas

domingo, 2 de febrero de 2020

Gogoeta: Elkarrekin ondo bizitzeko, MESEDEZ esan eta ESKERRAK eman


A TI TE GUSTA DIVERTIRTE;
A TODOS, LA CONVIVENCIA.

ONDO PASATZEA GUSTATZEN ZAIZU ZURI;
ETA ELKARREKIN ONDO BIZITZEA DENEI.

Zer gertatuko litzateke goizaldean norbaitek bizi zaren etxean, zure eskaileran, ozen-ozen kantatzen hasiko balu pozik dagoelako? Adierazten duen poz hori, nola adierazi zezakeen beste modu batean? Zu pozik zaudelako, besteak “molestatu” behar al dituzu?

Egun batean pozik baldin bagaude, agian garrasia egiteko eta algaran aritzeko gogoa izango duzu, baina… zer irudituko litzaizuke garrasi egitea lasai egon nahi duen inor ondoan izango bazenu?

Egunkarietan, askotan, aisialdiko lokalen zarata sortzen duten arazoekin zerikusia duten albisteak agertzen dira. Lokalek sortutako zaratarekin, udalek zenbait lokal ixtea agindu dute. Zer iruditzen zaizu?

ELKARBIZITZARAKO OINARRIZKO ZENBAIT ARAU BETE BEHAR DITUGU.
TENEMOS QUE RESPETAR UNAS NORMAS BÁSICAS DE CONVIVENCIA.

Ingurune guztietan elkarbizitzarako oinarrizko arauak bete behar dira. Adibidez, kotxez ibiltzeko arauak daude, baita klasean egoteko arauak ere. Zenbaitetan arauak direla eta kexatu egiten gara, baina, zer gertatuko litzateke guztiok nahi dugun guztia egingo bagenu? Zer gertatuko litzateke arauak beteko ez bagenitu?

GOGOETA EGIN:

·   Elkarrekin ondo bizitzeko arauak behar ditugu? Zein arau?
·  Gauzak MESEDEZ eskatzen dituzunean, elkarbizitza hobetzen ari zara? Noiz?
·  ESKERRAK EMATEN dituzunean, elkarbizitza hobetzen ari zara? Noiz?
·    Zure lagunak ondo tratatzen dituzunean elkarbizitza hobetzen duzu? Noiz?



No hay comentarios:

Publicar un comentario

LESTONNAC Taldeak 2019-2020

Eta hementxe LESTONNAC taldeak! ¡Y aquí los grupos LESTONNAC! Este curso ha sido "especial" para todos. MILA ESKER parte ha...