Páginas

domingo, 1 de marzo de 2020

GOGOETA: Edozein pertsonari ARRETAZ entzuiozu!


 Zer da berdintasuna? Guztiak al gara berdinak? A ze galdera zailak bi hauek. Alde batetik desberdinak gara, pertsona bakoitza izaera desberdina duelako eta gustu desberdinak ditugulako. Baina esan beharra dago, azken batean guztiok pertsonak garela eta eskubide berdinak ditugula.

 Gaur egun oraindik desberdintasun handiak daude eskubideei dagokionez. Adibidez, ez da berdina Irunen bizi den mutil bat edo Haitin bizi den beste mutiko bat. Zoritxarrez, XXI. Mendean, ez dituzte eskubide berdinak. Eta zuen ustez, legezkoa al da eskubideak jaio garen tokiaren araberakoak izatea? Horregatik, hilabete honetan zehar berdintasunaren alde egin nahi dugu lelo honekin: Edozein pertsonari ARRETAZ entzuiozu!

 Pertsonak ARRETAZ begira ditzagun, bada. Datorren martxoaren 8an Emakumearen eguna ospatzen da eta egun hau zergatik ospatzen dugun galdetuko duzue. Ba erantzuna erraza da, emakumeak oraindik eskubide berdinak ez ditugulako/dituzuelako toki guztietan. Aurrera pausu handiak eman dira historiako azkeneko urteetan zehar, baina leku askotan oraindik eskubide asko falta zaizkie. Begiratu zuen ingurura; desberdintzen zaituen zerbait ikusten al duzue? Konturatuko zineten, fisikoa dela aldatzen den bakarra. Guretzako (irakasleentzako) guztiak zarete ikasleak; ez du inporta neska edo mutila izatea.


 Oraindik askotan entzuten dugu neskak eta mutilak desberdinak garela. Adibidez: panpinak eta arrosa kolorea nesken kontua dela; urdina eta futbola mutilen gauzak direla; neskak negartiak direla edo mutilak ausartak. Guk ez dugu uste hori egia denik. Pertsona bakoitza desberdina da eta hori den bezalakoa onartu behar dugu. Beraz, hilabete honetan zehar gustatuko litzaiguke desberdintasun horiek baztertzea eta denak elkarrekin egotea. Ez du inporta neska edo mutila izatea, azkarra edo motela, dibertigarria ala aspergarria, pobrea ala aberatsa…

 Edozein pertsonari ARRETAZ entzuiozu!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

LESTONNAC Taldeak 2019-2020

Eta hementxe LESTONNAC taldeak! ¡Y aquí los grupos LESTONNAC! Este curso ha sido "especial" para todos. MILA ESKER parte ha...