Páginas

sábado, 2 de noviembre de 2019

Gogoeta: MARIARI ENTZUTEN DIOGU


Aurtengo leloa behin eta berriro errepikatu dizuegu eta dagoeneko uste dugu ondo dakizuela: ENTZUN! Eta Maria Haurraren hilabetean hau modu sakonagoan lantzea gustatuko litzaiguke. Horregatik hilabete honetarako lelo hau proposatzen dizuegu: MARIAri ENTZUTEN diogu. Hilabete honetarako hiru gauza interesgarri nahastea eta elkartzea gustatuko litzaiguke: MARIA, ENTZUN eta SOLIDARITATEA alegia.

Eskolan urtero ospatzen ditugu bai MARIA bai SOLIDARITATEA. Ez dugu ahaztu behar MARIAk bizitzari, Jesusi eta pertsona ona izateari buruz esaten diguna; eta ez dugu ahaztu behar munduan konpartitu behar dugula. Maria Haurraren asteari beti lotzen diogu proiektu solidario bat eta hilabete honetan zehar hainbestetan entzun dugu solidaritatea jorratuko dugu.

Gogoratzen al duzue zein den HAITIn laguntzen ari garen proiektuaren izena? Eta zer da egiten ari garena? Bai!!! Oso ondo, BEDOU proiektua da!! Eta oso ondo gogoratuko zenuten bezala, Mariaren Lagundiak bertan duen eskolan lagundu nahi dugu: eraikuntza hobetuz, ikasteko materailez ornituz eta ikasleek behintzat otordu bat izan dezaten ahalbidetuz

Bestalde, dakizuen bezala bai Mariak eta baita Santa Juanak ere, gure ingurukoekin eskuzabalak izaten erakutsi ziguten. Beraz, hilabete honetan Mariaren ontasuna gogoratzen ari dugunez, inoiz baino solidarioagoak izatera gonbidatzen zaituztegu. Horregatik, BEDOU proiektua ahaztu gabe, Irun eta inguruko herrietako biztanle behartsuak ere lagunduko ditugu. Lehengo urtean egin genuen bezala, elikadura bilketa bat egingo dugu Caritas-era bidaltzeko KILO operazioaren bitartez.

Beraz, prest al gaude benetan solidaritatea edo elkarbanatzea artean bihurtzeko?

Mariari ENTZUN diezaiogun eta SOLIDARIOAK izan gaitezen!!!



No hay comentarios:

Publicar un comentario

LESTONNAC Taldeak 2019-2020

Eta hementxe LESTONNAC taldeak! ¡Y aquí los grupos LESTONNAC! Este curso ha sido "especial" para todos. MILA ESKER parte ha...