Páginas

sábado, 9 de noviembre de 2019

IPUINA: MARIAren AURKEZPENA TENPLUAN


Bistaratzea (Bisualizazio bat) proposatzen da, Maria tenpluan lehenengo aldiz sartu zenean, eta hitzak entzun zituenean: "Jainkoa zurekin".

Ikasleak posizio egokian jartzera gonbidatzen ditugu, bistaratzeko. Lasaitzeko eta arnasa hartzeko gonbitea egiten diegu. Hiru arnasketa sakon egin ondoren, animatzaileak honela dio:

Imajina ezazu oso gaztea zarela, hiru urte besterik ez dituzula. Goiz bat jaikitzen zarela zure aitaren eta amaren aurrean. Biak zure ondoan daude eta duten irribarreak zerbait garrantzitsua transmititzen du. Zure amak belarrira esaten dizu: gaur promesa bat beteko dugu. Eta zure aitak zera gehitzen du: toki garrantzitsu batera joango gara.

Ohetik altxatu zara, aurpegia garbitu duzu, jantzi eta gosari on bat egin ondoren, gurasoen eskutik heldu zara. Ez dakizu nora eramaten zaituzten. Baina pozez beteta zaude eta sentimendu oso berezia duzu zure gorputzean.

Une batean, zure gurasoak gelditu egiten dira, eta zure aurrean eliza ederra ikusten duzu. Sartu ahal izateko, oso umea bazara ere, 15 eskaileratik igo eta atearen aurrean zaudete. Zure inguruan begiratu duzu eta zure ondoan, aingeruak diruditen kantu gozo bat abesten duten beste gaztetxo asko daude.

Elizan sartu eta, orain, isilune batean, aldarera hurbildu zera. Han, Jainkoaren etxean isilik geratzen zara. (Etenaldi laburra isiltasunean).

Zure baitan hitz labur batzuk berpizten dira: "Jainkoa zurekin" "Jainkoa zurekin" "Bendenkatua zu bere hitza entzutzen duzulako" "gorde ezazu beti zure bihotzean".
Une horretatik aurrera indartsu sentitzen zara, maitasun handiz. Zure eskuak juntu daude bihotza leunki estaliz. Irribarre batekin bularra estutu eta zera esan duzu: eskerrik asko! (Etenaldi laburra isiltasunean).

Maria bezala, tenpluan aurkeztuak gara eskerrak emateko. Aprobetxatu une hau zure bizitzari, familiari, ikastetxeari, lagunei, irakasleei… eskerrik asko!, eta hainbeste gauza… eskerrik asko! Eskerrik asko!

Poliki-poliki, arnasketan atentzioa jartzeko eskatu diogu ikaslegoari. Besoan eta hanketan gorputz-keinu laburrak egitea eskatuko diegu eta begiak irekitzen joatea (guzti hau lasai-lasai).

Behin bistaratzea burutu dugun, nola sentitu diren azaltzen dute. Guk guziok Mariaren antzera entzun dezakegun. Nola sentituko litzateke Maria une honetan?



No hay comentarios:

Publicar un comentario

LESTONNAC Taldeak 2019-2020

Eta hementxe LESTONNAC taldeak! ¡Y aquí los grupos LESTONNAC! Este curso ha sido "especial" para todos. MILA ESKER parte ha...